Gure udako zozketako sariak entregatu ditugu

entregados-premios-primavera-juanmari-aitor-zubizarreta-1024x768-1.jpg

Ugarte Burdindegian gure 70. urteurreneko ospakizunetan murgilduta gaude oraindik eta lau zozketa egingo ditugu, partikularrentzat zein enpresentzat.

Udako zozketa ekainaren 21ean egin zen. Juan Mari Zufiria Larralek irabazi zuen bezero partikularren kategorian eta bezero profesionalen kategorian berriz Glual Hidraulica S.L.-k, enpresak.

Egun batzuk geroago, bi irabazleek beren sariak jaso zituzten.

Juan Mari Zufiria Portale kaleko gure dendara joan zen eta Aitziber lankideak burdindegiko produktuen sorta bikaina entregatu zion: hainbat eltze, katilu sorta bat, mikrouhinetarako tresnak, pila kargagarrien joku bat, alfonbra bat, torlojuak sailkatzeko maleta bat… eta beste hainbat produktu. Juan Marik esan zigunez, normalean gure establezimendura etortzen da baserrirako beharrezkoak diren hainbat material erostera, gomak eta silikonak adibidez, beraz, irabazitako tresna horiei ere probetxu ona aterako diela ziur gaude. Gainera, bere esker ona adierazi zigun ilusioz beterik, izan ere inoiz ez baitzuen zozketarik irabazi.

Ondoren, Josu Astorkia Ugarte Burdindegiko gerenteak enpresentzako saria eman zion Aitor Zubizarreta Glual Hidraulikoa S.L.ko erosketaburuari. Aitor pozik agertu zen eta sari hau oso baliagarria izango zela esan zigun Azpeitian sendo finkatuta dagoen bere enpresarentzat. Oso pozik gaude hain hurbileko enpresekin elkarlanean aritzeaz.

Gure zorionik zintzoenakk Juan Mari Zufiria eta Glual Hidráulica S.L.-i!

Beste bi zozketa eder ditugu oraindik. Gaur egun, udazkenean izango dena prestatzen ari gara, zehazki irailaren 25ean. Beraz, zuen partaidetzak horretarako prestatu dugun formularioaren bidez bidal ditzakezue. Parte hartzea oso erraza da!

Juan Mari junto a su premio en nuestra ferretería.
Juan Mari bere sariarekin gure burdindegian.

Josu Astorkia, gerente de Ugarte Burdindegia entregó el premio a Aitor Zubizarreta, jefe de compras de Glual Hidráulica.
Josu Astorkia Ugarte Burdindegiko gerenteak Aitor Zubizarreta Glual Hidraulikoko erosketaburuari eman zion saria.

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude