Itziarko XXVIII. Perian izango gara!

Datorren azaroaren 1ean, Zestoako Ugarte Industria Hornidurak lehen aldiz aurkeztuko ditu tresna profesional onenak Itziarko herritik gertu ospatzen den urteroko nekazaritza-perian.

Ohiko Itziarko Peria azaroaren 1ean ospatzen da herriko industrialdean. Dagoeneko hogeita zortzigarren edizioa duen ekitaldi handi hau Itziarko Peria Elkarteak antolatu du, eta orain arte 200 postu inguru izan ditu, abelburu ugarirekin, elikagai tradizionalen postuekin eta baserriko lanekin lotutako makineria astunarekin.

feria-itziar-ugarte-industri-hornidura-mag-1024x768-1-itziarko-peria

Itziarko Periara hornidura industrial bat joaten den lehen aldia izango da.

Debabarreneko eta Gipuzkoako zati handi bateko herritarrentzat Santu Guztien egunean galdu ezin daitekeen hitzordu horretan, Zestoako Ugarte Industri Hornidurak bi showroom mugikor eta erakustoki bat eramango ditu. Horrela, nekazaritzako tresnetan eta industria hornikuntzan puntakoak diren markak sustatuko digutu, besteak beste, Gedore, Milwaukee eta Van Ommen etxe ezagunak.


Ekitaldi guztian, gure erakustokian komertzial teknikari espezialista batzuek egongo dira bertaratutako guztiei gure tresna profesional berritzaileen prestazioak erakusteko.

IMG_20230929_143555-showroom-movil-1200x900-1.jpg

Itziarko Periara eramango ditugun erreminten artean, nabarmentzekoak dira bateriazko motozerrak, inausteko motozerrak, hesietarako grapagailuak eta landa-lanetako nekazaritza-makineria mantentzeko tresnak.

Mantentze-lanetarako tresnak ere erakutsiko ditugu, hala nola barautsak, edo obrarako eta eraikuntzarako tresnak, torlojutzaileak, disko-makinak, bateriazko zulagailuak, pikatzaileak edo linterna profesionalak nabarmenduz.

Hemen aurkituko gaituzu zehazki:
SHOWROOM-MÓVIL UGARTE

Itziarko nekazaritza-peria tradizional honetan gure presentzia aitzindaria dela eta, ekitaldira joaten den lehen industria-hornidura den aldetik, baserriari eta lehen sektoreari merkatuko tresnarik onenak hurbiltzeko apustua indartu nahi dugu, tradizioa eta modernitatea uztartuz.

itziarko-peria-2023-kartel-original-643x900-1.jpg
itziarko-aizkolari-txapelketa-nagusia-2023-kartel-original-636x900-1.jpg

Ugarte Industri Hornidura
NEKAZARITZAKO HORNIDURETAKO ESPEZIALISTAK

Portale kalea 3, 20740 – Zestoa, Gipuzkoa

43.23957952051685, -2.258968073445909

Jarri gurekin harremanetan

Tlfno: +34 943 14 85 83

Ferretería Ugarte Burdindegia Portale kalea

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude