Txapelak eta kaskoak: 8 segurtasun elementu langileen burua babesteko.

casco y gorra de seguridad disponibles en ugarte burdndegia

Segurtasuneko txapelak eta kaskoak oinarrizko bi babes-ekipo dira, beharrezkoak, ezinbestekoak, funtsezkoak eta nahitaezkoak langileen buruan, istripu batek ekar ditzakeen kalteak gutxitzeko edo saihesteko. Bi segurtasun-txapel eta sei kasko dituen zerrenda bat ikusi aurretik, haien arteko desberdintasunak eta noiz erabili behar diren jakingo dugu.

Segurtasun-txapelak.

Segurtasun-txapelak operadorearen burua sabai baxuen aurkako kolpeetatik, objektu zurrun eta mugikorretatik, zauriak edo azaleko zauriak eragin ditzaketen talketatik babesten dituen NBE produktu industrial bat dira.

Segurtasun txapelek buru-azala babesten dutela ere pentsatu behar dugu. Izan ere, eremu horretako azaleko ebakiek zirrara pixka bat sortzen dute odol jarioagatik, eta zauri horiek jostura-puntuak eskatzen dituzte ixteko. Une txar hori saihestea txapel babeslea erabiltzea bezain erraza izan daiteke. Arriskuez ohartzea da langileak NBE hori eramateko lehen urratsa.

Segurtasun txapelek abantaila hauek dituzte kaskoekin alderatuta:

  • Erosoagoak dira, transpiragarriak direlako eta pisu txikiagoa dutelako.
  •  Bisera dutenez, eguzkitik babesten dute.

Kontuz! Segurtasun txapelek ez dute erorketa libreko objektuetatik babesten!

Aldiz, eta eragozpen gisa, segurtasun txapelak ez dira altueratik erortzen diren objektuen eraginetatik babesteko, langilearen buruan lesio larriagoak eragin bait ditzakete. Horregatik, ez dira inoiz erabili behar kaskoaren ordezko gisa.

Segurtasun kaskoak.

Buruko lesio arinak, urratu edo kolpe soil batetik ubeldura txikietaraino izan daitezke. Baina beste batzuetan garuneko konmozioak jasan ditzakete edo zauri oso larriak, eta horiek dagoeneko hitz handiak dira, hiltzeko arriskua bait dago.

Horregatik, lan-eremu askotan ezinbestekoa da segurtasun-kaskoak erabiltzea “NBEen” edo norbera babesteko ekipoen barruan. Eta horrek laneko segurtasunari buruzko araudia ekarri du, segurtasun-kaskoak erabiltzea eskatzen du zure lan-ingurunean arrisku hauetakoren bat badago langileentzat:

Los cascos de seguridad protegen nuestra cabeza de la caída de ladrillos.

1

  • Buruaren gainera objetuak erortzeko arriskua badago, esate baterako, tresnak edo materialak. Adreilu baten kolpea izugarria izan daiteke!

Los cascos de seguridad también protegen de caídas de altura.

2

  • Hainbat metroko altuerako lanak egitea, eskaileretan edo aldamioetan esaterako.

Cascos de seguridad que protegen de posibles descargas eléctricas

3

  • Deskarga elektrikoak eragin ditzaketen kableak egotea, oso arriskutsutzat jotzen den egoera bat da.

Kaskoa egiteko erabiltzen den materiala beti egokitu behar da lanaren ezaugarrietara eta hornikuntza industrialaren merkatuan aireztapen handiagoa edo txikiagoa duten, edo pisu handiagoa edo txikiagoa duten modeloak daude.

Edozein langilek bere babes-kaskoa duela ziurtatzea, bere bizitza salba bait dezake.

KASKOAK: Segurtasun kaskoaren erabilera eraginkorra.

Kaskoa behar bezala erabiltzen ez bada, babes-eraginkortasun osoa galtzen du. Beraz, bi ohar garrantzitsu ezarri behar dira:

  • Kaskoak ongi finkatuta egon behar du beti, ixteko eta doitzeko sistemak erabiliz, hala nola uhalak, erruletak eta kokotsa. Gainera, langilearen burua gehiegi estutu gabe eta lasaiegi geratu gabe; izan ere, kasu horretan, lekuz aldatu edo askatu egin daiteke (edo jaurti, mugimendu zakar batekin) eta beraz, eraginkortasuna erabat edo hein batean galdu.
  • Kaskoaren gainazalaren eta ixteko sistemen egoera aztertu behar da erabilera bakoitzaren aurretik, eta beste kasko bat hartu behar da langilearen osotasun fisikoa arriskuan jar dezakeen akats edo hondatze txikiren bat atzemanez gero.

Ondoren, Ugarte Burdindegian dauden segurtasun txapelak eta kaskoak erakutsiko ditugu. Prezioetan ez dago BEZa sartuta.

Gorra Airpro S38 Starter

1. Airpro S38 Starter txapela

Txapelaren osagai nagusiak airearen zirkulazioa hobetzeko diseinatu dira erabat, eta ABSko kasketa guztiz aireztatua du. Atzeko doikuntza inguratzailea eta elastikoa du. Goiko aldeko estaldura mikrozuntz arnasgarrian eta transpiragarrian egina dauka DuPont Teflon tratamenduari esker.

  • Kolore eskuragarriak: Urdina (A050182).

Prezioa: 15,46 €

Gorra Honeywell

2. Txapela Honeywell Aslak

 Honeywell txapelak poliuretanozko barne-apar ultrasuabea du, erabilera luzeetan erosoagoa izan dadin. Buruaren diametro desberdinetara egokitzen da, txapel atzeko belkro sistemaren doikuntza dela eta.

  • Kolore eskuragarriak: Beltza (HBCE110000).

Prezioa: 29,50 €

Casco de seguridad G2000CUV-GU PELTOR 3M

3. G2000CUV-GU PELTOR 3M segurtasun-kaskoa

G2000CUV-GUko kaskoak erosotasun handia bermatzeaz gain, aise gainditzen ditu eskatutako baldintzak, atzeko alde meheari eta profil nahiko baxuari esker. Diseinu erakargarria eta babes bikaina eskeintzen du langileentzat.

  • Kolore eskuragarriak: Horia (A060829).

Prezioa: 15,45 €

Casco de altura Oreka

4. Orekako altuerako kaskoa

Balio anitzeko kaskoa, garaiera handiko lanetarako eta kirol diseinuarekin. Sei puntuko barne-arnesa eta bost lanpara-euskarri ditu argi gutxiko lanetarako. Lotura bikaina eta erosotasuna eskeintzen ditu.

  • Kolore eskuragarriak:
    • Horia (A060389).
    • Zuria (A060390).

Prezioa: 36,77 €

Casco Climax 5-RG con ruleta

5. Climax 5-RG kaskoa erruletarekin

Babes perfektua eta iraunkorra, dentsitate handiko polietilenozko injekzio bidez egindako kasketeari esker. Barne arnesa du, sei ainguratze puntutan finkatzen dena. Alboetako arteka osagarriek, aurpegi-babesa, soldatzeko pantaila eta entzungailuak jartzeko aukera emanaz.

  • Kolore eskuragarriak:
    • Laranja (A026974).
    • Berdea (A026975).
    • Gorria (A020730).

Prezioa: 3,96 €

Casco Climax 5-RS

6. Climax 5-RS kaskoa

Climax 5-RS kasko ekonomikoa, kolpeak, erorketak edo deskarga elektrikoak jasan ditzaketen posizioetan lan egiteko onartutako klasiko bat da. Burura eskuz doitzen da eta sei aingura puntu ditu.

  • Kolore eskuragarriak:
    • Horia (A003156).
    • Zuria (A003158).
    • Berdea (A003160).
    • Gorria (A003159).

Prezioa: 1,95 €

Casco Climax Cadí

7. Climax Cadí kaskoa

Climax Cadí kaskoak zulaketaren aurkako erresistentziari eta kolpeen aurkako babesari buruzko indarreko araudia zorrotz betetzen du. Oihalezko kokots-uhal bat du, lau aingura-punturekin eta barruko babes-betegarriarekin.

  • Kolore eskuragarriak: Zuria (A016267).

Prezioa: 36,99 €

Casco Jumbo con rueda

8. Jumbo kaskoa gurpilarekin

Polietilenozko kasko oso arina, goiko aldean aireztapen-zuloak dituena eta alboan entzungailu bat egokitzeko zirrikitua. Gainera, barruko ehun-arnesa dauka, 8 lotzeko punturekin.

  • Kolore eskuragarriak: Zuria (A007708).

Prezioa: 9,18 €

Blog hau interesgarria iruditzen bazaizu, Pinterest-en ere jarrai gaitzakezu.

Hemen aurkituko gaituzu ➡️ Pinterest Ugarte Burdindegia.

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude