herramientas domésticas

NOR GARA

Gaur egun Ugarte Burdindegia SL-k bi salmenta puntu ditu, arlo desberdinetan espezializatutako profesional eta agente tekniko talde batek kudeatuak: lehena eta originala, ohiko burdindegia bezala ezagutzen dugunari eskainitakoa, bere jarduera gehiena etxeko gaien salmentan, brikolajean, landa-lanetan oinarritutako erramintetan, sarrailagintzan eta pinturan dago oinarrituta. Eta hornidura industrialari esleitutako bigarren salmenta puntuan, mekanizazio tresna, makineria profesionala eta torloju aukera zabala eskaintzen da beste produktu askoren artean.

Ferretería Ugarte Burdindegia Portale kalea
Ugarte Burdindegia, Portale kalea 3
Suministro Industrial Ugarte Burdindegia Toribio Atlzaga kalea
Ugarte Burdindegia Industri Hornidura, Toribio Altzaga kalea Z/G

Garraio propioa dugu Urola Kostako eta Debabarrena eskualdeetan banaketa egiteko. Akordio esklusibo garrantzitsuak ditugu ebaketa tresnen, urratzaileen, metrologiaren, lubrifikatzaileen, eskuzko eta altxatze tresnen sektoreko fabrikatzaileekin.

Gure egunerokoa honako hau da:

  1. Gure enpresaren eta ezagutzaren eguneratze teknologikoa.
  2. Bezero guztiekiko dugun konpromisoa, partikularrak nahiz profesionalak izan eta hauek eduki lezaketen beharrizanen bat konpontzeko nahia.
  3. Aurrera egitea ahalbidetuko diguten proiektu berritzaileak egiteko interesa, beti ere, geure buruari ezarri diogun kalitatearen ildotik.

Gure ibilbide zabala.

Axun Solabarrieta el 8 de agosto de 1954

Baina, ikusiko dugun moduan, gure enpresaren hasiera askoz jatorri apalagokoa izan zen. 1953an, Zestoako udalerrian, Joxe Ugartek eta Axun Solaberrietak beren bizitza osoa eskainiko zioten proiektu zoragarri bati ekin zioten. Proiektu hori UGARTE zen, herriko beharrak hornitzeko asmoz irekitako burdindegi denda eta hasieratik jarduera biziaz gozatu zuena. Natividad kaleko 15. zenbakian zegoen, gaur egun, Portale kaleko 3. zenbakian dago.

Garai hartako herriko ostalaritza jarduera garrantzitsuak eragin positiboa izan zuen burdindegi txiki eta familiarraren ibilbidean, izan ere, Zestoan hainbat hotel baitzeuden turismo-fluxu handia zutenak. UGARTE ostalaritzako negozio horiei, sektore horrekin lotutako mota guztietako produktuak hornitzen hasi zen, mahai-tresnetatik hasi eta mantentze-lanetarako era guztietako materialak arte. Diru sarrera iturri garrantzitsu horri erosteko ahalmen handiko turistak gehitu behar zitzaizkion, UGARTEra ere etortzen baitziren erosketa ugari egitera, behar zituzten tresnak edo besterik gabe oroigarriren bat erostera.

Bestalde, bertako industriaren jarduera indartzeak ere eragina izan zuen UGARTEren hazkundean, izan ere, industriaren gorakada horrek migrazio fluxu garrantzitsua erakarri zuen Gipuzkoako eremu honetara.

Ferretería Ugarte en 1973

Herriko bizilagun berri hauek beren etxerako behar asko zituzten eta turistek aina baliabide ez zutenez, UGARTEko jabeekin hartu-eman komertzialaz haratagoko harreman pertsonalak sortu izan ohi ziren.

Hori dela eta, ez da zaila imajinatzea zein ziren UGARTEko jabeek herriari eskainitako zerbitzu oparoak garai hartan. Produktu ugariez gain, neurrira moztu eta hornitzen zen beira nabarmenduko genuke, bai mostradorera etortzen ziren partikularrei edo enpresen mantentze-lanetarako profesionalei saltzen zitzaiena.

Koadroak eta plantxak konpontzeko lanak ere egiten ziren, baita baterien heldulekuak eta osagarriak aldatu ere.

Belaunaldi aldaketa 80ko hamarkadan.

1980ko hamarkadan, jabeen alaba Axun Ugarte Solabarrietak, Xanti Arzuaga senarrarekin batera, beharrezko belaunaldi aldaketa hartu zuten beren gain.

Merkatu aldakorraren beharretara egokituz, negozioa Urola Kostako eskualdean zeuden eraikuntza eta industria sektoreen hornikuntzan oinarritzen hasi zen, izan ere, inguruan enpresa garrantzitsuak finkatu baitziren. Besteak beste, indusketak lanak egiten zituzten enpresak, aluminio eta egur arotzeriak, makineria fabrikatzaileak eta altzairutegiak.

Garai hartan, enpresaren jarduerak hazkunde handia izan zuen, hori dela eta, 2000. urtean UGARTE BURDINDEGIA S. L. izenarekin eratu zen formalki.

Dendatik metro batzuetara bigarren hornidura puntua ireki zen 2007an, zehazki, Toribio Altzaga kalean. Espazio hori industria hornikuntzaren eta eraikuntzaren arloari eskaini zitzaion, eta apustu oso arrakastatsua bihurtu zen. Izan ere, gaur egun, erreferentzia bilakatu da beren negozio jardueraren eguneroko beharretarako produktuak eta aholkularitza behar duten inguruko enpresa profesionalentzat.

Laster iritsi ziren akordio garrantzitsuak Gipuzkoako puntako enpresekin, gaur arte iraun duen langileen plantilla handituz eta profesionalizatuz.