Aslak Bartzelonan kokatutako enpresa tradizionala da, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza erreminta eta makineria industrialaren hornikuntzaren sektorean. Ibilbide horretan, ospea eta errekonozimendua lortu ditu industria sektoreko merkatuan marka lider gisa.

LOGO UGARTE BURDINDEGIA

ASLAKEN MISIOA ETA IKUSPEGIA

Curvadora para perfiles motorizada aslak

Aslak-en industria-produktuen bitartez gure bezeroei kalitatezko erreferentzia-eskaintza zabalena (makineria, erremintak, osagarriak eta kontsumigarriak) eskain diezaiekegu aparteko prezioetan. Zerbitzuaren bikaintasuna, etengabeko berrikuntza eta gure lanarekiko grina dira gure helburua lortzeko ardatz nagusiak, hau da, gure bezeroen asebetetzea lortzea.

STOCK-A ETA LOGISTIKA

Soldadora inverter premium 211

10.000 artikulu langile profesionalentzat, eta horietatik %96 berehala bidal daitezke.

Ugarte Burdindegian errotazio handiena dutenak ditugu. Produktua ez badugu stockean, eskaera gure zentro logistikora egingo dugu, eta egun berean edo 24 orduko epean bidaliko luke. Ez zaigu gustatzen gure bezeroak zain egotea!

ASLAKEN KALITATE BERMEA

remachadora neumática ngs aslak

Nazioarteko markak saltzen ditugu, hala nola, Optimun, Metallkraft, Tengtools, Luna, Limit, Stanley Telwin, Evolution, Unicraft, Cleancraft eta Metalworks, azken hau, Aslak-en marka propioa da.

Aslak-ek, gainera, kalitate-prezio erlazio ezin hobea duten produktuak garatzen ditu, industriako profesionalen beharren azterketan oinarrituta. Ingeniariek eta teknikariek osatutako talde aditu batek Aslak produktu guztiak probatu, ikuskatu eta berrikusten ditu. Talde hau produktu guztien funtzionamendu egokia ziurtatzeaz arduratzen da, gure katalogoan sartu aurretik.

AHOLKULARITZA, PRESTAKUNTZA ETA ZERBITZU TEKNIKOA

Aslak-ek esperientziadun teknikari talde bat du, profesional bakoitzaren beharretarako produktu egokiena aukeratzeko eta funtzionatzeko aholkuak emateko. Gainera, bere produktu guztien konponketa eta mantentze-zerbitzua du. Horrez gain, 6.000 ordezko pieza baino gehiago ditu stockean bezeroari zerbitzu azkar bat eman ahal izateko.