bienal maquina herramienta bilbao

Aurten ere BEC-eko makina-erremintaren biurtekora joan gara

2022ko ekainaren 14 eta 16an, bi urtean behin bezala, Bilbao Exhibition Centre-ra joan ginen Makina-Erremintaren Biurtekoa dela eta, sektore hontako Europako azokarik garrantzitsuenetako bat izanik. Makina-erremintaren fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaile entzutetsuenei zuzenduta dago, estatukoak zein atzerrikoak, beren azken berrikuntzak lekuan bertan erakutsi ditzaten eta herrialde industrializatu nagusietako 35.000 erosle baino gehiagorekin merkataritza-akordioak lortu ahal izateko.

Makina-erremintako azoka gisa egina dagoen arren, zuzeneko lotura duten beste sektore asko ere sartzen dira espazio horretan. Adibidez, ekoizpen-sistemen automatizazioa, ebaketa-tresna, finkatzeko gailuak, hondakinak ezabatzeko prozesuak, metrologia, kalitate-kontrola eta lantegirako zerbitzua. Gure industria-hornikuntzan merkaturatzen ditugun arlo guztiak.

Sare sozialetan dituzue makina-erremintako biurteko azokara egindako bisitaren argazki batzuk.

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.