GURE MARKAK

Ugarte Burdindegiak produktu, tresna eta osagarrien aukera desberdinak eskaintzea du helburu. Edozein profesional motaren beharrak asetzeko gai diren katalogo garrantzitsuak biltzen ahalegindu gara. Hala ere, industri hornidura marken zerrenda zabal honetan behar duzun erreferentzia aurkitzen ez baduzu, deitu edo galdetu iezaiguzu harremanetarako formulario-en bidez.

aghasa turis

Aghasa Turis

Aghasa Turis marka lider bat da eta 15.000 erreferentzia baino gehiago jartzen ditu bezeroen eskura. Bere leloa We.Move.Leading.Brands da.  Esku-erremintetan, neurketan, berdinketan, metrologian eta urratzaileetan erreferentziako enpresa da, hornikuntza industrialaren beste arlo batzuen artean.

+ Aghasa Turis-i buruzko informazioa »

ambersil

Ambersil

Ambersil industria mantentze lanetarako diseinatutako produktu kimikoen soluzioa da. Bere katalogoan antioxidatzaile, lubrifikatzaile, koipe, garbitzaile, zigilatzaile, itsasgarri, koipegabetzaile, korrosioaren aurkako olio eta pintura ugari aurki daitezke.

+ Ambersil-i buruzko informazioa »

amig

Amig

Amig kalitatearekiko konpromisoa duen fabrikatzailea da. Erreferentzia aukera zabala du hainbat arlotan, hala nola sarrailagintzan, burdinerian, lorezaintzan, sukaldeko tresnerian eta elektrizitatean. Bainugelako osagarrietan eta sukaldeko tresnetan ere badu aukera.

+ Amig-i buruzko informazioa »

antala

Antala

Antalak itsasgarrien, labaingarri industrialen, zigilatzaileen, kapsulatzaileen, estalduren, gainazal-prestakinen aukera zabala du, baita ekoizpen-lineen, ibilgailuen mantentze-lanetarako eta konponketarako hainbat produktu kimiko espezializatu asko ere.

+ Antala-i buruzko informazioa »

aslak

Aslak

Aslak industria-hornikuntzan espezializatutako enpresa da, eta bezeroei kalitatezko tresna, makina eta osagarriak eskaintzen dizkie, eraikuntza, soldadura, argiztapen, klimatizazio, neurketa, metal-ebaketa eta lan-babeserako.

+ Aslak-i buruzko informazioa »

logo-voestalpine-bohler-welding-removebg-ugarte-zestoa.webp

Böhler Welding

Böhler aspalditik industriarako altzairu berezi eta tresneria onenen sinonimo da bere osagarri guzitekin soldadura lanetarako. Hala nola, elektrodoak, zuziak, hariak, fluxuak eta babes pertsonalerako eskularruak eta pantailak ditu besteak beste.

+ Voestalpine Böhler Welding-i buruzko informazioa »

Gayner

Gurpilen, zama garraioaren eta ekipamenduen arloan, Gayner marka guztiz espezializatua da. Aipagarriak dira halaber, beraien ate lerragarriak, eskailerak, aldamioak, apalategiak, loturak eta altzairuzko kableak.

+ Gayner-i buruzko informazioa »

gedore

Gedore

Gedore profesionalentzako zein industriako langileentzako kalitate goreneko tresnen fabrikatzailea da. Mende bat baino gehiagoko esperientziarekin eta 16.000 produktu baino gehiagorekin, Europako fabrikatzaile guztien artean katalogo zabalena duen etxea da.

+ Gedore-i buruzko informazioa »

Hikoki

Hikoki makineria eta tresna profesionaletan espezializatutako fabrikatzailea da, eskuzko makina zein elektro-eramangarrietan. Bere produktuen artean artezteko makinak, ebaketa tresnak, fresatzeko tresnak eta egurra, hormigoia eta altzairurako tresna espezializatuak daude.

+ Hikoki-i buruzko informazioa »

Index

Index-ek ankora kimikoak, metal ankorak, torlojuak, puntak, hariztatutako hagaxkak eta bridak eskaintzen ditu, beti ere kalitatea bermatuaz, laborategi independenteek eta erakunde ofizialek onartutako ziurtagiriei eta homologazioei esker.

+ Index-i buruzkoa informazioa »

Insize

Metrologian espezializatutako marka bat baldin badago, Insize dela esan genezake. 20 urte baino gehiago daramatza katalogo berezi eta espezializatu bat eratzen, kontrol eta neurpen ekipoen sektorean erreferentzi izateko. Bere mikrometroak, alexometroak, angelu adierazleak eta angelu luzagailuak nabarmentzen dira.

+ Insize-i buruzko informazioa »

Jaguar

Jaguar marka oso presente dago hornidura industrialean, hainbat aplikazio dituzten produktuen katalogo zabalari esker, hala nola, kargak garraiatzen, altxatzen eta manipulatzen. Horiek guztiak oso fidagarritasun eta errendimendu handikoak dira egiten dituzten proba zorrotzei esker.

+ Jaguar-i buruzko informazioa »

Jata

Jata tradizioa, kalitatea eta bermea da etxetresna txikian. Lisatzeko, sukaldatzeko eta xurgatzeko produktuak nabarmentzen dira. Aireztapenean eta berokuntzan, bere erradiadoreak eta hezegailuak ere aipagarriak dira.

+ Jata-i buruzko informazioa »

Lacor

60 urte baino gehiagoko historiarekin, ostalaritzako sukaldeko produktuen fabrikatzaile nagusia da Lacor. Bere katalogoak sukaldeko tresneria, zartaginak, mahai tresnak, nahasgailuak eta paella-ontziak biltzen dituen errepertorio zabala du.

+ Lacor-i buruzko informazioa »

Laserliner

Laserliner-ek era guztietako produktuak eskaintzen dizkigu, galgatze digitalerako, detekziorako, tentsioa egiaztatzeko eta neurketa digitalerako. Laserlinerrek fabrikatutako tresna guztiek teknologia sinplea eta adimentsua dute.

+ Laserliner-i buruzko informazioa »

Loxeal

Kalitate handiko itsasgarri eta zigilatzaileetan oinarritutako irtenbide industrialak eskaintzen dituelako nabarmentzen da Loxeal enpresa italiarra. Bere produktuen artean, gainazalen prestatzaileak, dosifikazio sistemak eta hari-zigilatzaileak daude.

+ Loxeal-i buruzko informazioa »

Lukas

Lukas nazioartean ezaguna da irtenbide berritzaileen eta tresna indartsuen fabrikazioan espezialista izateagatik. Eskuragarri dauden 6.000 produktu baino gehiagoko katalogoak, fresatzeko, lixatzeko, ebakitzeko, ehotzeko eta leuntzeko gailuen sorta osoa biltzen du. 

+ Lukas-i buruzko informazioa »

Makita

Makita katalogoan hainbat tresna elektriko daude mozteko eta lixatzeko. Mailuak, zulagailuak, bihurkinak, inpaktu giltzak, artezgailuak, zerrak, urratzaileak, eskokatzeko makinak, maletak, erreminta-euskarriak, fresatzeko makinak eta askoz gehiago daude.

+ Makita-i buruzko informazioa »

milwaukee

Milwaukee

Milwaukee Tool erreferente bat da industriako sektorean tresna elektrikoak, osagarriak eta eskuzko tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen, mota guztietako profesionalentzat. Bere produktuen artean ebakitzeko eta eraisteko gailu sendoak, guraizeak eta giltzak daude.

+ Milwaukee-i buruzko informazioa »

phantom

Phantom – Van Ommen

Phantom-eko produktu sorta kalitate goreneko 20.000 tresna baino gehiagok osatzen dute eta metalak doitasunez ebakitzeko diseinatuta daude. Marka honi esker, ebaketa-erronka guztiei aurre egin ahal izango diegu, mota guztietako barautsekin, xaflekin eta zerrekin.

+ Phantom – Van Ommen-i buruzko informazioa »

seco

Seco

Seco fresaketa, tresna estatiko, zuloak eta euskarriak mekanizatzeko erremintetan soluzio integralen hornitzaile garrantzitsuenetako bat da. Tresna eraginkorrak fabrikatzen ditu, hala nola, fresak, biraketa modularreko buruak eta plakitak.

+ Seco-i buruzko informazioa »

Svelt

Sveltek era askotako eskailera profesionalak ekoizten ditu, brikolajerako eta etxeko erabilerarako aluminio, altzairu eta zurezko eskailerak. Beira-zuntzezko eskailerak, aulkiak, eta aldamio profesionalak ere badituzte. Brikolajerako berriz, altzairuzkoak eta aluminiozkoak dituzte.

+ Svelt-i buruzko informazioa »

Tatay

Tatay-k zure etxerako elementu praktikoak, iraunkorrak eta dotoreak egiten ditu. Lorategi, bainugela eta sukalderako garbiketa eta antolaketarako produktuen aukera zabala du. Laburbilduz, zure egunerokoan laguntzeko behar duzun guztia.

+ Tatay-i buruzko informazioa »

tecnomagnete

Tecnomagnete

Tecnomagnete Italiako enpresa bat da, munduko liderra da piezak estutzeko soluzioetan, besteak beste, fresatzeko makinetan, eskuairetan, paletetan, mekanizazio zentroetan eta FMS sistemetan. Kostu aurreztea, produktibitate abantaila handiak eta industria prozesuetan segurtasuna eskaintzen dituen teknologia du.

+ Tecnomagnete-i buruzko informazioa »