70. urteurrena ospatzen ari gara.

70 ANIVERSARIO UGARTE BURDINDEGIA | Sorteo

Zazpi hamarkadetan erronka ugari gainditu ditugu Zestoako eta Urola Kosta eskualdeko bizilagunen alboan egoteko, berauek izan dira saritu gaituztenak burdindegiko, etxerako produktu, sukaldeko tresneri eta brikolajearekin lotutako erosketetan erreferentzia gisa aukeratuz. Gure jarduera komertzialaren 70. urteurrena dela eta, eta eskerrak emateko, jarraian zehazten ditugun zozketa batzuk antolatu ditugu.

Ugarte Burdindegia 1953an jaio zen Zestoako eta inguruetako bizilagunen etxeetarako oinarrizko produktuak (edalontzi, mahai-tresnak, zartaginak, giltzarrapoak, sarrailak…) saltzen zituen burdindegi xume gisa. 70 urte geroago bi salmenta-puntu ditugu eta punta-puntako tresnak eta makineria hornitzen ditugu gure geografia osoan industria-sektoreko enpresa garrantzitsuentzat. Baina bidea ez da erraza izan, zazpi hamarkada hauetan oztopo ugari gainditu ditugu Zestoako eta Urola Kosta eskualdeko bizitza sozial eta ekonomikoan aktiboki parte hartzeko ahaleginean.

Ibilbide luze honetan, Urola Kostako bizilagunek euren estimua erakutsi digute gure denda aukeratuaz brikolajeko, sukaldeko tresneri, etxeeko produktu, eta beste hainbat materialen erosketak egiteko garaian,  gure esperientzian eta ezagutzan fidatuz eta horrela gure komunitate preziatu bihurtu dira.

Gure 70. urteurrena ospatzeko, zozketak egingo ditugu bezero partikularrentzat eta profesionalentzat, 500 euroko sariak emango ditugu etxeko produktuetan bezero partikularrentzat eta bonuak profesionalentzat.

Ugarte Burdindegia 1954an.
Gure lan-ibilbidea Zestoan.

Hori dela eta, gure merkataritza-jardueraren 70. urteurrena dela eta, eskerrak eman nahi dizkiogu gure komunitate preziatu horri, urtean zehar zortzi zozketa eginez, bai bezero partikularrentzat eta baita bezero profesionalentzat ere.

📅 Zozketen datak.

▹ 2023ko urtaro bakoitzean zozketa bat egingo da partikularrentzat eta beste bat enpresentzat. Hona hemen datak:

  • Udaberriko zozketa: Martxoaren 20an, astelehena.

  • Udako zozketa: Ekainak 21ean, asteazkena.
  • Udazkeneko zozketa: Irailaren 25ean, astelehena.

  • Neguko zozketa: Abenduak 21ean, osteguna.

70. urteurrena gure bezero partikular, profesional eta enpresekin batera.

Bezero
partikularrak.

Lau zozketa izango dira, urtaro bakoitzeko bat.

▹ Zozketa bakoitzean, 500 €-ko balioa duen produktu sorta bat egongo da jokoan..

10€-ko erosketa bakoitzeko partaidetza bat erregistratuko da. Beraz, zenbat eta erosketa gehiago egin gure burdindegian, orduan eta aukera gehiago izango dituzu sari bikain hau irabazteko..

▹ Zure parte-hartzea erregistratzeko, gure dendetan dauden txartel bat emango dizugu zure oinarrizko datuekin betetzeko, irabaziz gero, zu aurkitu, berri ona eman eta saria jaso dezazun. Txartel honen argazki bat duzu mezu honen behealdean.

▹ Zozketa grabatuko dugu eta grabazioa gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dugu.

Bezero profesionalak
eta enpresak.

▹  Bezero hauentzat ere lau zozketa izango dira, urtaro bakoitzeko bat.

▹ Zozketa bakoitzean 500 euroko bonoa izango da jokoan, Ugarte Burdindegian 30 eguneko epean kontsumitzeko.

300€-ko erosketa bakoitzeko partaidetza bat erregistratuko da urtarrilaren 1etik martxoaren 19ra bitartean. Beraz, partikularrekin gertatzen den bezala, zenbat eta erosketa-bolumen handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango ditu irabazteko..

▹ Kasu honetan, erosketaren fakturan ikus dezake zenbat partaidetza erregistratu dituen zozketan parte hartzeko edo komertzialaren bitartez jakin dezake.

▹ Zozketa hau ere grabatu egingo dugu, eta gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dugu.

Ekimen hauekin sustatuko dugu gure sare sozialetan lehen zozketa.

70. urteurrena zozketa
70. urteurrena zozketa bezero profesionalentzako

Zorte on bai partikularrei eta baita profesionalei ere. Gogoan izan lehen zozketa (udaberrikoa) martxoaren 19an amaitzen dela!

Participación en el sorteo por el 70 aniversario.
Gure burdindegian egindako 10 €-ko erosketa bakoitzeko bete ahal izango duzu parte-hartzeko.

Informazio gehiago:

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude