máquinas aslak

Nahiz eta jakin ez, beharrezko dituzun Aslak-en 4 makina. [Bideo]

Bideo honetan agertzen diren lau makinek badute gauza komun bat: behar dituzula eta ez zenekiela.

1


30W-ko zuntz laser bidezko markatzeko makina

Metal mota guztietarako balio du: burdina, urrea, aluminioa, plaka industrialak, ferrosoak eta ez-ferrosoak, gainazal-akaberak edo akabera naturalak dituztenak, lakatuak, galbanizatuak… Grabatu beharreko gainazalak lauak, konikoak edo zilindrikoak izan daitezke. Bideoan agertzen den bezala funtzionatzeko prest dagoen makina da: mahaia, ordenagailua, pantaila, oina.

2


180W Co2 laser ebakitzailea

Bideoan agertzen den bezala iristen da makina hau: bi ke-erauzgailu, ur-hozkailu bat eta konpresore batekin, bere neurria 2500x1300mm delarik. Material EZ-METALIKO guztiak mozteko balio du, hau da, zurak, aparrezko mateiralak eta metakrilatoa, besteak beste. Buru hibrido bat du, 1,5 mm-rainoko xaflak oxigenoarekin ebakitzeko gai dena, nahiz eta bere funtzio nagusia ez izan.

3


Altzairurako plasma ebakitzailea

Funtsean material ferrosoetarako sortua, nahiz eta noizean behin beste metal mota batzuk ere moztu ditzakeen, hala nola aluminioa. Plasmaren arabera (120 amp-ekoa dakar) 25 mm-ko altzairua moztu dezake. DXF-ko ibilbide-sorgailua barne. Kanpairik gabe eta erretilurik gabe dator, erabiltzailearen lan-eremura egokitzeko diseinatuta dagoelako. Bere neurriak 3000 x 1500 mm-koak dira.

4


3 ardatzeko CNC fresatzeko makina, X1300 Y2500 Z200

Gidak eta patin linealak ditu. Huts-ponpak. Bolak birzirkulatzen dituzten torlojuak. Ur-ponpa duen xurgagailua. 2.500 x 1.300 mm neurtzen du, taula osoa sartu ahal izateko. Material ez-ferroso guztiekin lan egin dezake, hau da, zurekin eta plastikoekin. Tresna automatikoki aldatzeko aukera ematen du. 10.000 mm/m-ko aitzinapena hutsean.

Ugarte Burdindegia Industri Hornidura

C/ Toribio Altzaga Z/G, 20740 – Zestoa, Gipuzkoa

43.24262238344326, -2.2597542819056025

Bideoan aipatzen diren makinaren bat interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik…

… gurekin harremanetan jartzeko

Tlfno: +34 943 147 154

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.