formación profesional dual en euskera

Ugarte Burdindegiak euskarazko Lanbide Heziketa Dualaren alde egiten du

Ugarte Burdindegian apustu irmoa egin dugu Laneki Jakinbai, Ikaslan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek sustatutako euskarazko Lanbide Heziketa Dualaren alde. #LHDualaEuskaraz.

Euskara gure komunitatearen identitatearen parte da eta, beraz, bereizten gaituen balio bat da. Guretzat, gure ingurune sozioekonomikoan, langileari zein taldeari balioa ematen dion hizkuntza da, arlo pertsonalean zein profesionalean.

Euskarazko Lanbide Heziketa Duala babesten duten lantokien sarea

Beraz, euskarazko Lanbide Heziketa Duala babesten duten lan zentroen sare batean erabat txertatuta gaude eta, ondorioz, “Lanari balioa eman, euskaraz” mezu zuzena modu erabakigarrian aktibatu eta zabaltzen dugu.

Sare honetan sartzea lortu dugu oinarrizko lau faktoreri esker:

  1. Ikasle bakoitzari euskara ezin hobeto menperatzen duen erakusle bat esleitzen diogu.
  2. Ongi etorria ematen diogu, horrela, lehenengo hartu-emana erabat euskaraz izaten da.
  3. Material eta ekipamendu guztia euskaraz hornitzen dugu: Dokumentazio administratiboa; barne komunikazioak (ahozkoak zein idatzizkoak) era guztietako elkarrizketetan, formalak zein informalak izan; eta baliabide informatikoak ere %100% elebidunak dira, hala nola gure webgunea eta gure sare sozialak.
  4. Beraien prestakuntza eta lana ingurune guztiz euskaldunean egingo dutela ziurtatzen dugu.

Hau da euskal gizartearen eta ekonomiaren esparruan euskara sustatzeko konpromisoa hartzeko gure modua.

Bidali iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.